"URRITASUNA ETA PROBREZIA ARRISKUA"
Disability Poverty in the UK. Londres, Leonard Cheshire Disabilitty, 76 orr., 2008 erref.164818
Adimen urritasuna duten pertsonek, beren eguneroko jardunean, urritasunik gabeko pertsonek baino gastu handiagoak dituzte, beharrezkoak dituzten egokitzapen eta laguntza behar bereziak direla eta, batez ere. Hala ere, ordaindutako lan bat aurkitzeko aukerak besteenak baino askoz txikiagoak izan ohi dira, eta, lana lortzen dutenean, jasotzen duten soldata gainerako pertsonek jasotzen dutena baino nabarmen txikiagoa izaten da. Hori dela eta, urritasuna duten pertsonen artean pobrezian egoteko aukera bikoiztu egiten da. Leonard Cheshire Disabilitty elkarteak burutu duen txostenak salatzen du Erresuma Batuan urritasuna duten hiru milioi pertsona pobretzat har daitezkeela. (iturria: Eguneratuz, 94 zk., 2009ko martxoa- Dokumentazio eta Azterketa zentroa SIIS)










